Elorrioko Elikagaien Bankuko laguntza 9 familiari eman diete bataz beste, hilero

Anboto 2016ko abe. 9a, 13:20

2014an ipini zuten martxan Elikagaien Bankua, eta hitzarmen berri bat sinatu dute, 2018ko urtarrilaren 31ra artekoa.

Udalaren iritziz, hilero lagundutako familien datuak argi uzten du Elorrion badirela benetako eta oinarrizko beharrizanak dituzten hainbat herritar. "Horrelako egoeran bizi diren familiak ditugun bitartean elikagai bankua ezinbesteko tresna izango da", esan du Xabier Dominguez alkateordeak. Hala ere, beharrizan hori egon ez dadin, pobreziaren aurka lan egingo dutela dio.

Udalagaz batera, Kainabera elkarteak eta Eroski fundazioak parte hartzen dute bankuaren egitasmoan. Horregatik, hitzarmenaren sinadura ekitaldian egon ziren Jesus Mari Lertxundi (Kainabera) eta Alejandro Martinez (Eroski fundazioko zuzendaria), Idoia Buruaga alkatea eta Dominguez alkateordeagaz batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!