Elorrioko Gure Esku Dagok eguenean iragarriko du galdeketarako eguna

Anboto 2016ko aza. 29a, 12:07

Herri galdeketaren aurkezpena egingo dute eguenean, 19:00etan, Iturrin, herritar guztiei zabaldutako ekimenean.

Durangon maiatzaren 21ean burutuko da herri galdeketa, eta Elorrion ere badabiltza pausoak ematen. Hain zuzen ere, eguen honetan emango dute galdeketa egunaren berri. Gainera, aurrera begirako kronograma edo plangintzari buruzko azalpenak ere eskainiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!