Azken bost urteetan herrian jardun duen talde feminista Bilgune Feministan saretu da, eta "indarberrituta" sentitzen dira. Bilguneak hurrengo urtetarako dituen erronkak bere egin dituzte, baina "orain arteko esentzia beragaz" lan egingo dutela adierazi dute: "Emakume abertzale eta feministon topaleku izaten jarraituko dugulako, gure herrian ere hedatuta dagoen lakra matxistaren dimentsioak azaleratzen, emakumeon autodefentsa feminista aldarrikatzen eta bestelako harreman eta jendarte eredu baten alde borrokatzen".
2017an 15 urte beteko ditu Bilgune Feministak Euskal Herri mailan, eta horregatik, proiektuan sakontzeko eta lorpenak ospatzeko aprobetxatuko dute.