Joseba Irazokik, eta Igor eta Iñigo Telletxeak osatzen dute Pettiri laguntzen dion Etxeko Uzta hirukotea. Hain justu ere, bertoko uzta oparoa izango da, aurten, Elorrioko jaialdian: Euskal Herriko jazz eta blues eszenaren erakusgarri dira programatu dituzten kontzertu gehienak.
Pettiren ahots urratuak eta bere gitarrak gidaturiko blues, rock eta folk emanaldiaren ostean, Juan de Diego Trio taldearen doinuek jazz klub bihurtuko dute Ateneo (azaroaren 11n). Duela bi hamarkadatik Bartzelonan bizi da De Diego tronpetari bilbotarra, eta bi musikarik lagunduta arituko da Elorrion.
Beste tronpetari bat izango da jaialdira atzerriko haizeak ekarriko dituena: Chicagon jaio eta Parisen bizi den Boney Fieldsen, hain zuzen ere. Blues, funk eta rocketik gertu dauden doinuak eskainiko ditu.
Euskal Herrian sorturiko proiektuak dira jaialdian entzungai izango diren gainontzekoak: Musikene ikastegian sortutako The Machetazo 5tet, The Allnighter eta Muchachos Afrobeat Band gasteiztarrak, edo Portalekua tabernan jaialdiko azken kontzertua eskainiko duen Azkaiter Pelox boskotea.
- ATENEOAN - Azaroaren 10ean, 21:30ean, · PETTI & ETXEKO UZTA Azaroaren 11n, 22:30ean, · JUAN DE DIEGO TRIO Azaroaren 12an, 21:30ean, · THE ALLNIGHTERS Azaroaren 17an, 21:30ean, · MUCHACHOS AFROBEAT BAND Azaroaren 18an, 22:30ean, · THE MACHETAZO 5TET Azaroaren 19an, 22:30ean, · BONEY FIELDS BAND - PORTALEKUA TABERNAN - Azaroaren 20an, 20:30ean, · AZKAITER PELOX |