Sari nagusiaz gain, beste bi dirusari ere banatu dituzte Arriolako 24 Ordu Digitalean lehiaketan: Berta Prods-en Corazón contento eta AGM taldearen Labanen dantza lanek 500 euro jaso dituzte epaimahaiak finalista hautatu dituelako. Bestalde, SorPresa lanagaz publikoaren saria jaso duen Txoriak Productions taldeak Arriolako emanaldietarako sarrerak jaso ditu sari bezala.
Antolatzaileek emandako 'bizipoza' gaiaren inguruan, 24 orduan film labur bat grabatzea izan dute Elorrioko lehiaketan parte hartu dutenek erronka. Euren lanetan Gazteak baleki, zaharrak baleza esaldia eta maleta bat agertzea ere izan dira zinegileek bete beharrako beste bi baldintza.
Arriolak ikusgai ipini ditu lehiaketara aurkezturiko lan guztiak.