Hiru sari egongo dira jokoan: 700 eurokoa da sari nagusia, eta 500 euroko sari bana jasoko dute finalista hautatzen dituztenek.
Azaroaren 4an, 17:00etan, Arriolan elkartuko dira parte-hartzaileak, eta beraien lanean islatu beharreko gaia emango diete antolatzaileek. Gehienez ere 24 ordu edukiko dituzte zinegileek gidoia eta lokalizazioak pentsatu, grabazioa burutu eta lanak editatzeko. Ohi bezala, lehiaketara aurkezturiko lan guztiak eskainiko dituzte azaroaren 5ean Arriolan egingo duten ekitaldian, eta sariak banatu, ondoren.
Iaz Gurutze and Ganbara taldeak jaso zuen lehiaketako sari nagusia, Josu Inri. Beauty Phyton film laburragatik.