'Sonita' dokumentalaren emanaldia

Itsaso Esteban 2016ko urr. 17a, 10:30

Sonita izeneko gazte afganiarra protagonista duen dokumentala emango dute, urriaren 19an, Iturri kultur etxean. Hilean Behin zikloaren barruko urriko emanaldia da Sonita filmarena. 

Paper barik sartu zen Sonita Iranen, eta Teherango auzo pobreetan egiten du lan. Rap abeslaria izatea da Sonitaren ametsa, eta aurrekontu txikiko bideoklipak zabaltzen ditu Interneten. Alabarentzako bestelako planak dauzka, baina, bere amak: 9.000 dolarren truke saldu gura dio alaba ezkongai bati. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!