Afganistango emakumeei buruzko argazki erakusketa, Iturrin

Anboto 2016ko urr. 2a, 10:00

Emakumeak. Afganistan erakusketa zabalduko dute, bihar, Elorrioko Iturri kultur etxean, eta urriaren 14ra arte egongo da ikusgai. Gervasio Sanchez argazkilariak eta herrialde hartan bizi den Mónica Bernabé kazetariak 2009 eta 2014 artean buruturiko lana da.

“Afganistanen agintean egon ziren aldian, etxetik kanpo lan egitea, ikastea eta laguntza medikoa jasotzea debekatu zieten Talibanek emakumeei”, eta horrek eskandalizatu egin zuen mendebaldea. Baina “Afganistango emakumeek beren etxeetan bizi duten dramaren icebergaren punta baino ez da hori”, diote. Sanchez eta Bernabé argazkilarien ustez, neurri handi batean nazioarteko komunitatearen erruz, zigorgabetasuna orokortuta dago herrialde hartan, eta “gure isiltasunak eta axolagabekeriak konplize egiten gaitu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!