Gaur da txupinazoa Elorrion, baina atzo dagoeneko hainbat ekitaldi eta kontzertu burutu zituzten, baita Gazte Eguna ere. Jaien hasieran, beraz, eraso sexisten aurkako elkarretaratzea egin zuten plazan hainbat lagunek. "Jaiak eta plazak gureak dira" lemadun kartelak zeramatzaten eskuetan.
Elorrioko Udalak ere, jaietan eraso sexisten begirale izateko deia egin die herritarrei. Gainera, 688 641 996 telefonoa ipini dute erasoak salatzeko.