Ziortza Isasi Europako hamar onenen artean sartzeko zorian

Anboto 2016ko uzt. 14a, 12:25
Argazkia: Yon Suinaga/CiclismoFem

Pistako Europako txapelketan 11. tokian sailkatu da 23 urtez azpiko jazarpen proban.

Ziortza Isasi elorriarrak Europako pista txapelketan parte hartu du aste honetan Italiako Montichiari herriko belodromoan, eta egindako lanagaz gustura bueltatzeko moduan dago. 23 urtez azpiko jazarpen proban 11. tokian sailkatu da (03.43.660) eta hamar onenen artean sartzeko ehuneneko gutxi falta izan zaizkio: “Pare bat itzuli gehiago izan balitu zortzigarren postutik gertu egon zitekeen”, adierazi du Salvador Meliá Espainiako pistako selekzioko hautatzaileak.

Taldekako proban, berriz, zortzigarren amaitu zuen Sheyla Gutiérrez, Marga López, eta Ane Iriartegaz batera. Ehuneneko batera geratu zitzaien ukrainiarren zazpigarren postua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!