Manex Regillaga Elias 11 urteko elorriarra Espainiako Xake Txapelketa jokatzen dabil

Anboto 2016ko uzt. 4a, 17:08

Manex Regillaga Elias gaur Salobreñan jokatzen ari den txapelketako partida batean.

Zaldi Baltza taldeko gaztea Salobreñan (Granada, Andaluzia) dago kimu mailako txapelketa jokatzeko.

Gaur hasi eta zapatuan amaituko da Espainiako kimu mailako txapelketa. Guztira 166 xakelarik parte hartuko dute eta Manex Regillaga Elias da horietako bat. Bere mailan Bizkaiko txapelduna da eta ezin izan du Euskadikoan jokatu 11 urte dituelako.

Gaur goizean Granadako txapeldunari irabazi dio. Euren artean jokatutako partida denak estuak eta lehiatuak izan dira.

Manex Regillaga Elias gaurko partida batean:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!