Maddi Zubizarreta Euskadiko xakelari onenen artean 12 urtegaz

Anboto 2016ko uzt. 1a, 11:00
Zubizarreta Bilbon, federazioko presidentearen eskutik saria jasotzen

Zaldi Baltza xake taldeko Maddi Zubizarreta Landera elorriarra Euskadiko Xake Txapelketan lehiatu zen joan zen asteburuan, Bilbon, eta seigarren amaitu zuen emakumeetan.

Adin denetako xakelariak txapelketa berean aritu ziren, eta Zubizarretari 30, 40 edo 50 urteko xakelarien kontra aritzea egokitu zitzaion. Hiruna partida irabazi eta galdu zituen, eta seigarren amaitu zuen. Bizkaiko txapelketa irabazita lortu du Euskadikora sailkatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!