Elorrioko Udalak ere sakabanaketa amaitzea eskatu dio Gobernuari

Anboto 2016ko eka. 30a, 09:48
Elorrion egindako osoko bilkura bateko irudia.

EH Bildu eta Herriaren Eskubidea alderdiek udal adierazpena onartu dute, Gorka Lupiañez presoaren lagunek istripua eduki eta gero.

"Sakabanaketa politika zentzugabe eta arriskutsua" bertan behera uzteko eskatu dio Elorrioko Udalak Espainiako Gobernuari. Euren ustez, urrunduta egoteak "zigor erantsia" ezartzen die presoei eta senideei. Lupiañezek preso 9 urte daramatzala gogoratu dute, eta uneotan Topasen (Salamanca) dagoela, etxetik 400 kilometrora.

Lupiañezen eta Elorrioko gainerako presoen egoeraz informazioa jasotzeko asmoz, udal batzorde bat sortzeko aukera aztertuko du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!