Aitor Mimenzak Getxoko Night Running Series lasterketa irabazi du

Anboto 2016ko eka. 20a, 13:40
Aitor Mimenza Getxoko helmugara sartzen. (Argazkia: Facebook; Night Running Series)

Gaueko lasterketen zirkuituko hirugarren proba irabazi du korrikalari elorriarrak. Iñigo Olano zornotzarra ere podiumera igo da hirugarren postuan.

TomTom Night Running Series zirkuitua sei lasterketek osatzen dute. Getxok zirkuituko hirugarren proba hartu zuen zapatu iluntzean. 10 eta 5 kilometroko lasterketa bana lehiatu zituzten. 10 kilometroko proba nagusia Aitor Mimenza elorriarrak (DKT) irabazi zuen gizonetan. 30.25eko denbora erabili zuen ibilbidea osatzeko. Zornotzar bi ere protagonista izan ziren. Iñigo Olanok hirugarren amaitu zuen 31.05eko denboragaz. Beragaz batera eta laugarren tokian helmugaratu zen Iñaki Pujana (31.06).

Aitor Mimenzak Bizkaiko Zubia maratoi erdia irabazi zuen apirilean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!