'Homofobia iraganeko kontua da' erakusketa zabalduko dute gaur

Anboto 2016ko eka. 20a, 09:00

Ekainaren 28a LGTB kolektiboaren sexu askatasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Homofobia iraganeko kontua da. Sexu eskubideak = giza eskubideak izenburuko erakusketa zabalduko dute, Elorrion, gaur.

Ekainaren 30era arte egongo da Elorrioko Udalak eta Aldarte elkarteak antolatu duten erakusketa Iturri kultur etxean ikusgai. Sexu eskubideak giza eskubideak direla aldarrikatzeko atondu dute erakusketa.

Hamahiru panelek osatzen dute erakusketa, eta besteak beste, lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualen eskubideak ukatzen dituzte Estatuak zeintzuk diren azaltzen da bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!