Hogei urte arteko musikariek parte har dezakete txapelketan, eta antolatzaileek azaldu dutenez, sei bikote arituko dira finalean. Aurreratu dutenez, horiek baino musikari gehiagok izena emango balute, uztailaren 3an, 16:00etan, jokatuko lukete kanporaketa.