16 urtez azpiko xake jaialdia, domekan, Elorrion

Anboto 2016ko eka. 8a, 11:20

Zaldi Baltza xake taldeak domekarako 16 urtez azpiko xake jaialdia antolatu du.

Zaldi Baltza xake taldeak, Elorrioko Udalaren laguntzagaz, xake jaialdi bat antolatuko du domekan. Aurrez izena eman duten 16 urtetik beherako gazteak batuko ditu aurten laugarren aldia beteko duen jaialdiak. Xakea kalera ateratzea  eta gazteen artean kirol hau sustatzea izango ditu helburu. 10:00etatik 14:00etara Kontseilupean batuko dira. Sei txandako sistema suitzarrean —15 minutu partidako— arituko dira parte-hartzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!