Iaz Erresuma Batuan ekoitziriko lana da Siria: amodio istorio bat. Amer eta Raghdaren arteko maitasun istorioa kontatzen du filmak, kartzelan elkar ezagutu zuen bikotearena. Bi siriar horien bizitzaren jarraipena eginez, herrialde hartako egoera politikoaz ere badihardu filmak.