'K2, zerua ukitzen' dokumentala emango dute, bihar, Iturrin

Anboto 2016ko mai. 10a, 16:00

Mendizaletasunari buruzko K2, zerua ukitzen dokumentala eskainiko dute, maitzaren 11n, Elorrioko Iturri kultur etxean.

Poloniako, Erresuma Batuko eta Alemaniako sortzaileen elkarlanetik 2015ean sortutako proiektua da K2, zerua ukitzen. 1986ko udan mundu osoko dozena bat herrialdetako espedizioek K2 mendia aldi berean igotzeko egin zuten saiakera kontatzen du filmak, mendian hil ziren 13 eskalatzaileetako lau seme-alabaren begietatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!