Eskolarteko Bertsolari txapelketaren laugarren kanporaketa Txintxirri ikastolan jokatuko dute

Anboto 2016ko api. 30a, 16:00

Maiatzaren 3an, Getxon hasi, eta 22an, herri horretan egingo duten finalagaz amaituko da, Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Finalaren aurretik lau kanporaketa saiotan kantatuko dute parte hartzaileek, eta Elorrion izango da azkena.

Elorrioko Txintxirri ikastolan egingo dute Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa, maiatzaren 6an, 15:00etan. Kanporaketa saio guztietan bezala, gai-jartzaileak emandako berba baten inguruko bertsoa kantatu beharko dute bertsolariek, edo lau oinak emanda, zein ofiziotan ere jardugo dira, bestek beste.

Esan bezala, maiatzaren 22an, Getxoko Fadura kiroldegian, izango da Bizkaiko Bertsolarteko Bertsolari Txapelketaren finala, eta egun osoko egitaraua prestatu du Bertsozale Elkarteak egun horretarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!