Durangaldeko kartografiari buruzko erakusketa, maiatzean, Iturri kultur etxean

Anboto 2016ko mai. 1a, 10:00

Erakusketa prestatu duen Ramon Oleaga kartografiazaleak bisita gidatua eskainiko du, maiatzaren 3an, erakusketaren irekieran. 19:30ean izango da erakusketaren inaugurazioa, eta maiatzaren 31ra arte egongo da bilduma Iturri kultur etxean ikusteko aukera.

Gerediaga Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko iaz buruturiko ekimenetako bat izan zen erakusketa honen prestaketa. Ramon Oleaga kartografiazalearen hogei mapak osatzen dute erakusketa: XVI. eta XXI. mende bitarteko mapek. "Territorioaz ematen den irudiaren eta boterearen arteko loturaz" pentsarazi gura du Oleagak erakusketara bertaratzen dena.

Astean zehar, 09:00etatik 21:00etara, eta zapatuetan, 10:00etatik 13:00etara, egongo da Durangaldeko kartografia erakusketa Iturri kultur etxean ikusteko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!