Gaur Elorriotik igaroko da Euskal Herriko Itzulia

Anboto 2016ko api. 7a, 17:56

Txirrindulariak Elgetatik sartuko dira 14:53 inguruan eta Kanpazarreruntz joango dira.

Euskal Herriko 56. Itzuliko azken aurreko etapa Elorriotik igaroko da gaur, barikuan. Orion hasi eta Arraten amaituko den etapan, txirrindulariak Elgetatik sartuko dira Elorrion. Bigarren mailako Karabieta igo, jaitsi eta Eroski supermerkatu paretik igaroko dira 14:50 inguruan. Bidegurutzean Ibaikua kalerako bidea hartu eta handik joango dira Arrasaterako saihesbidera sartuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!