Adin nagusia izatea eta matrikularen 10 euroak ordaintzea dira ipuin kontalaritza ikastaroan parte hartzeko baldintza bakarrak. Arriolara deituta (94 658 31 92), edo arriola@arriolaka.eus helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena.
Munduko Kontalariak jaialdiaren barruan Durangaldean emanaldiak eskaintzera datorrela aprobetxatuta, ipuin kontalaritzari buruzko oinarrizko ikastaroa eskainiko du, apirilaren 7an eta 8an, Nicolás Lubo kolonbiarrak. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ikasle kopurua mugatua izango da, eta izena emateko azken egunak dira.