Break On Stage jaialdirako doako autobusa, elorriarrentzat

Anboto 2016ko mar. 15a, 09:58
Breathless iruñearrak, Arriolako otsaileko Aka Dantz jaialdiko emanaldian.

Apirilaren 16an egingo dute Arriolak antolatzen duen Break On Stage jaialdia, Bilbao Arenan. Emanaldia ikustera joan gura duten elorriarrek, doako autobusa izango dute aukeran.

Jesarleku kopuru mugatua egongo denez, izena eman beharra dago Arriolak eskainiriko autobusean joateko. Arriolara deituta (94 658 31 92), edo arriola@arriolaka.eus helbidera mezu bat bidalita eman daiteke izena.

Apirilaren 16an, 19:00etan hasiko da kale kulturen jaialdia Bilbon, eta 17:30ean aterako da autobusa Elorriotik.

Otsailean Arriolan burutu zuten Aka Dantz jaialdia irabazi zuten Bilboko Be Hop eta Iruñeako Breathless taldeek parte hartuko dute, besteak beste, Bilboko jaialdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!