Agur esan du Iheskide musika taldeak

Anboto 2016ko ots. 18a, 12:18

Sare sozialetan eman du Elorrioko laukoteak erabakiaren berri. "Egunerokotasunak jartzen dizkigun hainbat zailtasun eta arrazoien ondorioz, saminez diogu ez gaudela aurrera egiteko baldintza egokietan", adierazi dute. Eskerrak eman dizkiete urteotan "Iheskide familia" osatu duten guztiei.

MusikHerria eta Mauka ekoiztetxeak aipatu dituzte eskertza horretan, eta baita "gure aldarria zabaltzeko aukera eman diguzuen gaztetxe, taberna, areto eta herri guztiak; eta zelan ez, entzule guztiak".

Garaitu ez gaituztelako diskoa kaleratu zuen laukote elorriarrak iazko abenduan. Azken lan horretaz jardun ziren ANBOTOri eskainitako elkarrizketa honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!