Maddi Zubizarreta, 11 urtegaz Bizkaiko xake txapelduna

Anboto 2016ko urt. 14a, 15:10

Maddi Zubizarreta Landera 11 urteko elorriarrak Bizkaiko xake txapelketa irabazi du emakumeen maila absolutuan. Hamabi lehiakide batu zituen Bilboko finalak, eta batzuek bikoiztu egiten zuten Zubizarreta adinean.

Bi-hiru faborito nagusiak falta ziren arren, horrek ez du elorriarraren lana orbantzen: jokatutako bost partidak irabazi zituen. Bere ibilbideko lehen txapelketa zuen, beharrezko adinera helduta, xakelari federatu berria delako. Hilabete baino gutxiago darama federatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!