Irakurketa lehiaketaren sari banaketa egin zuten barikuan, liburutegian

Anboto 2015ko abe. 15a, 18:59

Abenduaren 11n, Elorrioko XXI. Irakurketa lehiaketaren sari banaketa egin zuten udal liburutegian. Maitane López zinegotziak eta liburuzainek banatu zituzten lehiaketako sariak.

Lehiaketan parte hartzeko irakurritako liburuen inguruko fitxak bete dituzten ehun eskolaume elorriarren artean banatu zituzten sariak.

Diploma eta saria jaso zuten parte-hartzaile guztiek, eta epaimahaiak kalitate handienekoak direla pentsatu duen fitxen egileek herriko liburu-dendan aldaketzeko 20 euroko bonoak jaso zituzten opari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!