Xara tabernak irabazi ditu odoloste pintxo lehiaketako bi sariak

Anboto 2015ko abe. 9a, 09:18
Xara tabernako kideek lehiaketara aurkeztutako pintxoa.

Buzkantza Jairako izozki itxurako pintxoa prestatu dute Txantxibiri kaleko tabernako sukaldariek. Herritarren eta epaimahi profesionalaren sariak eskuratu dituzte.

Barkillozko kukurutxoan, odolosteagaz eta azagaz egindako nahasketa izan du pintxoak, errege-sagar konpotagaz. Pintxoa gatzarekin eta urarekin egindako euskarri baten aurkeztu dute Xara tabernakoek.

Aurreko urteetan ere saritu izan dituzte Xara tabernako pintxoak. Iazkoan ere bi sari nagusiak jaso zituzten, eta duela bi urte, berriz, epaimahai profesionalaren saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!