Patxi Aranberri harakinak irabazi du III.Buzkantza Jaiko odoloste txapelketa

Anboto 2015ko abe. 7a, 10:09

Atzo abiatu zuten Elorrion Buzkantza Jaia. Odolostearen bueltan, lehiaketa bi antolatu dituzte aurtengoan ere: odoloste lehiaketa eta odoloste pintxo lehiaketa. Lehenengo lehiaketako sari biak –epaimahaiarena eta publikoarena– Patxi Aranberri harakinak irabazi ditu. Gaur pintxo lehiaketarekin jarraituko dute Elorrion: 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:30era egongo da pintxoak probatu eta bozkatzeko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!