Hego haizearen eraginez, bertan behera geratu da biharko parapente kontzentrazioa

Anboto 2015eko urriaren 16a

Larrano Parapente Taldeak antolatuta, Euskal Herriko 40 bat parapentelari ziren Elorrion batzekoak. Normalean, abuztuan egiten dute kontzentrazioa, baina, orduan, hego haize gogorrak ekitaldia atzeratzera behartu zuen. Biharko plana ere bertan behera geratu da, hego haizea datorrela iragarri dutelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!