Iñaki Larrinagak profesionaletako azken pilota partidua jokatu zuen atzo

Anboto 2015ko ira. 24a, 14:54
Iñaki Larrinaga azken partiduaren ostean beste hainbat pilotarigaz ateratako familia argazkian. (Argazkia: @ASPEpelota)

Eric Jaka aurrelari zuela, Elorrioko pilotariak 18-16 irabazi zuen Tainta eta Apraizen aurka.

Aspe enpresagaz profesionaletako azken partidua jokatu zuen atzo Iñaki Larrinaga pilotariak (1988, Elorrio) Errioxako Adarraga pilotalekuan. Bost urte eman ditu profesionaletan. 2012an Promozio Txapelketako azpitxapeldun geratu zen binaka.

Afizionatuetako txapelik garrantzitsuenetakoak irabazi ostean eman zuen profesionaletarako saltoa. Esaterako, 2009an, Mallabiko Biharko Izarrak txapelketa eta Bergara Hiria lako torneoak irabazi zituen. 2010eko abuztuaren 1ean debutatu zuen profesionaletan Elorrioko Hilario Azkarate pilotalekuan. Erakustaldia eskaini zuen eta estreinaldi gogoangarria izan zen. Bost urteko ibilbide horretan, batez ere, erregulartasuna falta izan zaio.

Profesionaletan 279 partidu jokatu ditu. Horietatik 124 irabazi eta 155 galdu ditu.

 

Iñaki Larrinaga atzo Eric Jakagaz Adarraga pilotalekuan (Argazkia: @ASPEpelota)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!