Alonso eta Eskudero izan ziren nagusi, Trikitilari Gazteen Elorrioko Txapelketan

Julen Alonso zarauztarrak eta Alaitz Eskudero debarrak osaturiko bikoteak irabazi zuen, uztailaren 4an, Elorrioko plazan jokatutako Trikitilari Gazteen Elorrioko II. Txapelketa. 250 euroko lehenengo saria jaso zuten. Iaz, Eneritz Aulesti panderojoleak lagunduta irabazi zuen Alonsok, eta Eskudero lagun duela ere bikain moldatu da, aurten.

Andoni Oriesagasti eta Uxue Querejeta zumarragarrek jaso zuten bigarren saria, eta Eneko Arbeo azpeitiarrak eta Mireia Ibabe bergararrak hirugarrena. Aizarnazabalgo Naiara Mantzizidor eta Jugatz Oleaga izan ziren laugarrenak, Ainhoa Telletxea eta Martxel Larraza etxalartarrak bosgarrenak, eta Aizarnako Maite Txapartegi eta Zestoako Ane Zulaika seigarrenak.

20 urtera arteko trikitilari eta panderojoleek osaturiko bederatzi bikotek parte hartu zuten Berrio-Otxoa eguneko saioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!