Luzemetrairako 8 eta 15 urte arteko gaztetxoak behar dituzte, eta Arriolan hautaprobak egingo dituzte bihar arratsaldean. Asteburuan Kulturaren Eguna ospatu dute filmea finantzatzeko.
Arriola kultur aretoan egingo dute castinga, bihar, barikuan, 17:00etan. Durangaldeko hainbat profesionalen elkarlanetik jaio da Argi film, eta uztailean hasiko dira filma grabatzen, Elorrion. Castingean parte hartzeko helbide elektroniko bat jarri dute eskura: argicasting@gmail.com.
Luzemetrairako 8 eta 15 urte arteko gaztetxoak behar dituzte, eta Arriolan hautaprobak egingo dituzte bihar arratsaldean. Asteburuan Kulturaren Eguna ospatu dute filmea finantzatzeko.