Segun Lazkanoren lana goretsi dute Santander Photo lehiaketan

Anboto 2015ko eka. 10a, 12:28

2013ko azaroan hil zen Segun Lazkano argazkilari elorriarraren lana Santander Photo lehiaketara aurkeztu dute Txelu Angoitia eta Jesus Mari Arruabarrena bere lagunek. Fotoproiekzio arloko sari nagusia eman diote Kantabriako hiriburuko lehiaketa horretan, Lazkanoren Ero bildumari. 

Txelu Angoitia eta Jesus Mari Arruabarrena argazkilari lagunekin batera 2012. urtean Noctis Labyrinthus proiektuaren barruan argitaratu zuen Segun Lazkanok Ero, liburu batean, eta hainbat lekutan erakutsi izan dute hiru argazkilarien bilduma hori.

Argazkilaritza ikasketak Londresen eta Zaragozan egin zituen Segun Lazkanok, zazpi urtez fotokazetaritzan egin zuen lan, eta hiru argazki liburu argitaratu zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!