Hipertentsioa, diabetesa, artopatia psoriasikoa, birikietako obstrukzio kronikoa... Hainbat osasun arazo kroniko dauzka Inma Berriozabal preso elorriarrak. Zazpi urte zeramatzan kartzelan 18/98 sumarioagatik, eta azken bost urteak Pontevedrako kartzelan eman ditu. Kondena beteta, une honetan Elorriora bidean da.