Euskadiko Boulder Txapelketan podio postuak lortu dituzte hiru elorriarrek

Anboto 2015ko api. 30a, 17:12
Urrutia neba-arrebak eta Camara.

Aretxabaletan ospatu zen pasa den larunbatean, hilak 25, eta Elorrioko bost gaztek hartu zuten parte bertan.

Marta Camara Fernandezek lehenengo postua lortu lortu zuen 16 urtez azpikoetan, eta maila berean, Aitzibier Urrutia Barrueta hirugarren sailkatu zen.

Mutiletan, berriz, Martin Urrutia Barruetak bigarren postua eskuratu zuen 18 urtez azpiko mailan.

Astebete lehenago, hilaren 19an, hiru gazte hauek Espainiako Zailtasunezko Kopan parte hartu zuten, Euskal Selekzioak hautatuta. 16 urtez azpiko nesken mailan, Marta 10. gelditu zen eta Aitziber 12. postuan. Martin, bere aldetik, 8. postuan sailkatu zen mutilen 18 urtez azpikoetan.

Bestalde, 2015ean zehar podio postuak eskuratu ahal izan dituzte Espainiako beste txapelketa batzuetan, Jakako Eskalatzaileen Elkarretaratzean, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!