'Historias de Lavapiés' filma aurkeztera etorriko da, Willy Toledo aktorea, domekan

Anboto 2015ko api. 30a, 12:31

Maiatzaren 1etatik 4ra Elorrioko Arriolan ikusgai egongo den Historias de Lavapiés filmaren inguruko solasaldian hartuko du parte Willy Toledo aktore madrildarrak. Proiektu horren inguruan Toledogaz izandako elkarrizketa argitaratuko du ANBOTOk, bihar. 

Dokumentala eta fikzioa uztartzen ditu Ramón Luquek idatzi eta zuzenduriko Historia de Lavapiés filmak. Madrilgo Lavapiés bezalako auzoetan dagoen kultura, hizkuntza eta klase nahasketak ikastetxetan sortzen dituen egoerak dira filmaren muina, baina Toledok azaldu duenez, etorkinen kontrako jazarpen poliziala edo laneko prekarietatea ere jorratzen ditu: "Neuk antzezten dudan familia diruduneko semea, Ernesto, Lavapieseko institutu batean irakasle lanetan hasten da, eta bertan topatzen duen errealitate latza erakusten du filmak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!