Parra tabernak desfibriladore bat eman dio rugby taldeari

Anboto 2015ko api. 17a, 09:26

Elorrio Rugby Taldeko eta Parra tabernako kideak

Elorrioko Rugby Taldearen babesle den Parra tabernak, desfibriladore bat oparitu dio klubari bere instalazioetan erabili ahal izateko.

Suspertze ekipo automatiko hau gaztetxoenentzako eta nagusientzako erabilgarria da, horregatik entrenatzaile guztiek, makina honen inguruko formakuntza jasoko dute. Hobekuntza hauek ez dira jokalarientzat bakarrik izango, ikusleenganako asistentzia ere asko hobetuko dela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!