Azkena Rock Party lehiaketan, Sermond’s

Anboto 2015ko mar. 11a, 09:00

Martxoaren 13an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zuzenekoan joko dute elorriarrek. Malasiento eta The Boo Devils taldeen ostean, 23:00etan joko du Sermond’s taldeak.

Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren barruan, lehenengoz antolatu dute ARF Rock Party musika lehiaketa. Mila talde eta bakarlaritik gora aurkeztu dira, eta jaialdiaren jarraitzaileek aukeraturiko hemezortzi taldek jokatuko dute finala. Sei zuzenekotan joko dute, eta epaimahaiak aukeratutako hiru taldek Azkena Rock jaialdian jotzea izango dute saritzat.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, agenda arazoengatik lehiaketa utzi duen El Fabuloso Combo Espectro taldearen ordez joko du Elorrioko Sermond’s taldeak.

Martxoaren 13an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zuzenekoan joko dute elorriarrek. Malasiento eta The Boo Devils taldeen ostean, 23:00etan joko du Sermond’s taldeak. Kontzertu horretarako sarrera gonbidapenen bidezkoa izango da, hau da, doakoa. Azkena Rock jaialdiaren webgunearen bitartez eskuratu daitezke gonbidapenak, kontzertuaren egunera arte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!