David Garcia eta Oihana Kortazar irabazle, txingorpeko Santxibiri lasterketan

Anboto 2014ko abe. 28a, 13:54

Berrehun lagun inguruk parte hartu dute eguerdian Elorrioko Santxibiri herri lasterketan. Probaren hirugarren edizioa izan da gaurkoa, eta egueraldi hotza eta, momentu baten txingorra ere, izan dute lagun korrikalariek. Nagusien kategorian, David Garcia durangarra eta Oihana Kortazar elgetarra izan dira lehen sailkatuak. Sailkapen osoa hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!