Karrikaren 'Inungane, sustraiak airean' antzezlana ikusgai gaur, Arriolan

Anboto 2014ko ekainaren 13a

Durangoko Karrika Antzerki Taldeak iazko Zilas Astea ekimenerako sortu uzen emigrazioari buruzko 'Inungane, sustraiak airean' antzezlana. Gaur, 20:00etatik aurrera eskainiko dute emanaldia Elorrion, Arriola antzokian.

 

Antzezlana sortzeko, etorkinen azaletik jardun gura izan dute Karrika taldekoek: “Sorterritik irteteko arrazoiak zeintzuk diren, zer sentitzen duzun...”, galdetu diote euren buruari, Jose Martin Urrutia Txotxek azaldu zuenez. Ahalik eta ikuspuntu zabalenetik begiratu gura izan diote emigrazioaren gaiari, eta euren burua errealitate horretan kokatu. Hainbat ezaugarri komunean eduki arren, etorkin bakoitzak bere sentipen eta bizipenak dituela adierazi gura dute Karrika taldeko sortzaileek, eta antzezlanean, elementu plastikoekin eta argiztapenarekin jolastuz adierazi dute hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!