'Partikulen zoramenean' dokumentala emango dute, bihar, Iturri kultur etxean

Anboto 2014ko ekainaren 10a

2013. urtean Estatu Batuetan ekoitziriko 'Partikulen zoramenean' filma da ekainean Hilen Behin zikloaren barruan eskainiko dutena.

 

Bihar, 19:30ean, Iturri kultur etxean izango da Partikulen zoramenean dokumentalaren emanaldia. Gure belaunaldiko aurkikuntza zientifiko esanguratsuenaren, Big Bangaren ondoren baldintza berberak sortzea lortu duen partikula azeleragailuaren, jarduna erakusten du dokumentalak:"Nor gara eta nondik gatoz?" galderak erantzun guran lanean dihardutenen zientzilarien errealitatea islatzen du filmak.

Zineman jardun orduko Partikulen Fisikan doktoratu zen Mark Levinson da filmaren zuzenaria, eta hainbat sari eman dizkiote dokumental honetarako egindako lanagatik.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!