Astarloak errugbian izan duen ibilbide oparo eta luzea azpimarratu dute Gernikako arduradunek klubeko webgunean. Jokalariei dagokionez aurtengo blokeari eustea erabaki du zuzendaritzak: Iker Olaeta, Mathew Folds, Mua Sala eta enparauek gernikagaz jokatzen jarraituko dute. Beraz, Astarloak aurtengo bloke bera izango du bere aginduetara datorren denboraldian eta apurka gazteei aukerak ematen joatea da asmoa. Helburu nagusia Ohorezko mailari eustea eta taldea apurka maila gorenean finkatzea.
Astarloak ibilbide luzea izan du errugbian. Getxo Rugby Taldeagaz debutatu zuen eta gero Frantziako ligara joan zen. Han Donibane Lohitzune eta Aviron Bayonnaise taldeekin jokatu zuen. Frantziako ligatik bueltan, Ordizia, Bera-Bera eta Gernika taldeetan jokatu zuen hainbat denboralditan. Munduko txapelketa bitan ere parte hartu du.
Anboton 2011. urtean egin genion elkarrizketako BIDEOA IKUSTEKO
Argazkia: www.argazkiurrutxua.es