Elorrioko Buskantzak 3-1 irabazi zion Bilbo taldeari joan zen zapatuan etxean. Kirol helburuei dagokionez ez zuten ezer jokoan (denboraldi bikaina osatuta bosgarren daude), baina Iñigo Astarloa taldeko kapitainak etxean jokatzen zuen azken partidua zen eta taldekideek garaipen bat eskaini gura zioten. Eta lortu zuten, 3-1 menderatu zutelako Bilbo, Hirugarren Mailako talderik indartsuenetakoa. Astarloaren omenez ateratako kamisetak zekarren ‘Zure izaera, gure eredu’ mezua kantxara bideratu zuen taldeak: “Zer esan gure kapitainari buruz, nire miresmena eta errespetua merezi ditu. Klubari lotuta jarraitzea espero dut”, adierazi du Iker Saenz de la Cuesta entrenatzaileak.
