'GEO: Genetikoki Eraldatutako Organismoa' dokumentala emango dute, bihar

Anboto 2014ko mai. 13a, 10:00
'GEO: Genetikoki Eraldatutako Organismoa' dokumentala eskainiko dute, Hilean Behin zikloaren barruan, bihar. Iturri kultur etxean, 19:30ean izango da emanaldia.

 

"Zein da transgenikoek gure seme-alabengan, planetaren osasunean eta hautatzeko dugun askatasunean duten eragina?". Aipaturikoa bezalako galderei erantzuna bilatu asmoz, Jeremy Seifert filmaren zuzendariak bere etxeko jantokiko mahaian hasi eta Monsanto nekazaritzarako produktu kimikoen egoitzaraino egiten duen bidaia kontatzen du filmak.

Jeremy Seifert AEBtako zinegileak sorturiko bigarren dokumentala da 'GEO'. Ingurumenaren eta lan humanitarioen inguruko aktibista da Seifert zinegilea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!