Mendi-bizikleta ibilaldia Elorrion martxoaren 2an

Anboto 2014ko otsailaren 20a

Martxoaren 2an, XV. Mendi-bizikleta ibilaldia izango da Elorrion. Antolatzaileak Elorrioko Txirrindulari Elkartekoak izan dira, Bizkaiko Txirrindulari Federazioa eta Elorrioko Udalaren laguntzarekin.

 

Hiru ibilbide ezberdin egongo dira; laburrenak 500 metroko desnibel positiboa eta 18km izango ditu, erdikoak 750 metroko desnibel positiboa eta 24 km eta luzeenak 31km eta 1100 metroko desnibel positiboa.Guztiek, irteera eta helmuga herriko plazan izango dute.

 

Mendi martxan parte-hartu nahi dutenak, ordu bete lehenagotik izena emateko aukera izango dute.  Izena ematerako orduan, txirrindulari federatuek 2 euro eta federatu gabekoek 15 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Lasterketa bukatutakoan, antolatzaileek  parte-hartzaile guztientzat edariak eta jatekoak eskainiko dituzte eta horrez gain, dutxatzeko eta bizikletak garbitzeko tokia jarriko dute

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!