Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta antolatu du erakusketa Elorrioko Udalak, eta datorren otsailaren 27ra bitartean egongo da zabalik bertaratuko gura duenarentzat.
Adituen arabera, XV. mendearen bukaeran hasi zen, gutxienez, eliza, baselizan eta eraikin zibiletako hormak eta gangak pintatzeko artea Bizkaian. Margolaritzako tradizio horrek hainbat mendetan iraun zuen, moda berrietara egokituz: errenaziomendua, barrokoa, rokoko estiloa... XVI. mendeko dokumentazioan pintzeladura deitu zioten arte horri.
XIX. mendearen erdialdean, horma-pintura ulertzeko modua aldatu eta ziklo bat itxi zen. Dekorazio-arteen, iarkitektura-imitazioen eta margolari handiek egindako artelanen zikloa zabaldu zen orduan.