Porra bat abiatzeaz gainera (asteburu pasa bat da saria), partidu bakoitza ikusteko klubari lagundu dioten tabernetan geratzen dira. Goi mailako errugbiagaz lagun giroan gozatzea da helburua. Joan zen asteburuan, Urre Berri, Bikale eta Lejarazu tabernetan batu ziren. Astero Elorrioko Rugby Taldeko facebook orrian iragarriko dute asteburu horretan non batuko diren, eta zein partidu ikusiko duten.