Asier Etxeandia aktorearen bidaia musikal baterako proposamena

Anboto 2014ko urt. 17a, 08:00

Asier Etxeandia aktore bilbotarrak antzezten eta kantatzen duen ikuskizuna da, gaur, Elorrioko Arriolan ikus-entzuleei eskainiko dietena. Eguztenean antzokiko arduradunek jakinarazi zutenez, agortu egin dira sarrerak.

 

Zuzeneko musika emanaldia eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna da 'El intérprete', Etxeandia eta Tao Gutiérrez musikagilearen elkarlanetik sorturikoa.

Bidaia musikal bat da emanaldian ikus-entzuleei proposatuko dietena, askotariko sasoi eta estiloko musikan oinarriturikoa. Besteak beste, Chavela Vargas, Talking Heads, David Bowie edo Rolling Stones taldeen kantak dira bidaia horren geldialdietako batzuk. Etxeandiak Gherardo Catanzaro pianista, Enrico Barbaro kontrabaxista eta Tao Gutierrez perkusioetan izango ditu bidelagun Arriolan.

Oholtzan zein jesarlekuetan "desinhibitzea eta naturaltasuna" gailentzea bilatzen dute Factoria Madre Constriktor ekoiztetxean batutako sortzaileek, showa eskaintzea. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!