Nobedade bigaz ekingo diote aurtengo Hilean Behin zikloari: orain arte bezala, Iturri kultur etxean eskainiko dituzte emanaldiak, baina eguaztenetan izango dira aurrerantzean: hileko bigarren eguaztenetan. Bestalde, bigarren nobedadea da, gorrentzako bertsioan eskainiko dituztela, 2014an, pelikulak.
Urteko lehenengoa, gaur
Burbuila inmobiliarioaren eztandari buruzko dokumentalagaz abiatuko dute gaur, 2014ko Elorrioko Hilean Behin. 2012an Alemanian ekoitziriko Denentzako etxeak filma emango dute. Gereon Wetzelek zuzendariak absurditatez betetako unibertsora eramango ditu bertaraturiko ikusleak, “30.000 pisu hutsen zaindaria, amaitu gabeko urbanizazioak, hiri fatasmak...”, erretratatuz.